Teknologia ikastaroak, Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2018ko urt. 29a, 11:12

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean. Ikastaroak Bilboko Euskararen Etxean egingo dira eta plazak mugatuak dira. 

Jendea formatzeko asmoarekin jarri da martxan proiektu hau. Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo... Edozeinentzat aproposak dira doako ikastaro hauek; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Sormena, inspirazioa eta berrikuntza eskainiko dizkiete ikastaro hauek bertaratutakoei, mundu digitala ulertzearekin batera.

Hilabetean behin ikastaro bat egongo da. 12 ordu izango ditu bakoitzak, ostiraletako goiz eta arratsalde, eta larunbat goizetan banatuta.

1. Burujabetza teknologikoa: askatasuna eta pribatutasuna sarean ikastaroa

Zer dago gure ordenagailuen barruan? Zer da sistema eragile bat? Zer da software librea? Pribatutasuna nola kudeatu nire sakelako telefonoan? Zein da wifi sareen segurtasuna? Zer da hodeia? horrelako galderak egin eta denon artean erantzungo ditugu, praktika ere tarteko.

Gaiak:

• Nire ordenagailua
• Nire sakelakoa
• Gure bizitza

Datak eta ordutegia:

  •  Otsailaren, 23an ostirala [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:3-19:30] eta 24an, larunbata [goizeko 10:00-14:00].

2. Izan sortzaile: web teknologiak ikasten

Web teknologiak, egunerokoan konturatu gabe erabiltzen ditugu, baina ez ditugu benetan ezagutzen. Hauek ezagutzen hasteko, sei esperimentuko bide orri txiki batdefinituko dugu; gustuko duenak ezagutza hauekin maxiatzen hasteko. Lan honetarako, Mozilla Fundazioaren X- Ray goggles, Thimble eta Webmaker tresna errazak erabiliko ditugu.

Gaiak:

  • Egunkari digital baten tripak ezagutu eta portada propioa idatzi

  • Maite dituzun hiru gauzei buruzko web sinple bat egin

  • Web meme bat egin

  • Web komiki bat egin

  • Web postal interaktibo bat egin

  • Sakelako telefonoetarako edukia eta istoriak egin

Datak eta ordutegia:

  • Martxoaren, 23an ostirala [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:3-19:30] eta 24an, larunbata [goizeko 10:00-14:00].

3. Appinventorrekin lanean: sakelako app sinpleak egiten ikasi, programazioa jakin gabe

Sakelako telefono aurreratuek bizitza aldatu digute, une oro ditugu soinean, baina zer irudituko litzaizuke aplikazioak erabiltzeaz gain, sortu ere egingo bazenitu? App Inventor 2 erabiliz, ingurune erraz eta bisual baten bidez, aurretik programazio ezagutza bereziak eduki gabe ere Android gailuentzako sakelako aplikazio politak sor daitezke.

Gaiak:

  • Appinventor aurkezpena [Adibide sinple batekin oinarrizko aplikazio bat nola egin ikasi. Adibideak ikusi eta probatzeko aukera].

  • Aplikazioa egiten hasteko tailerra [Aplikazioa definitu eta zein adibideetan oinarrituko den identifikatu. Aplikazioa egiten hasi].

  • Aplikazioa amaitzeko tailerra [Aplikazioa egiten jarratu. Aplikazioen egoera eta aurkezpen txikia].

Datak eta ordutegia:

  • Apirilaren, 20an ostirala [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:3-19:30] eta 21an, larunbata [goizeko 10:00-14:00].

4. Talde komunikazioa: komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa

Egunean zehar ordenagailua erabiltzen dugu, batez ere lan egiteko. Egun guztian zehar eta bereziki arratsaldetik aurrera sakelakoa erabiltzen dugu nagusiki. Une oro, batean edo bestean sarera konektatzen gara, baina ezagutzen ditugu erabiltzen ditugun tresnak eta atzean dauden arrazoiak, aukera ezberdinak?
Talde komunikazioan, hainbat tresna baliatzen ditugu, baina logika askorik gabe batzuetan: ezezagutza, ohiturak, denbora falta... Gure talde komunikaziorako baliagarri izan daitezkeen, zenbait ezinbesteko tresna landuko ditugu ikastaroan.

Gaiak:
• Posta zerrendak/Buletinak (Mailchimp)
• Telegram/Whatsapp/Signal (Telegram)
• Sare sozialen erabilera (Twitter)

Datak eta ordutegia:

  • Maiatzaren, 18an ostirala [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:3-19:30] eta 19an, larunbata [goizeko 10:00-14:00].

5.  Gaitasun digitalak: aro digitalerako heziketa.

Gaitasun digitala izatea edo gaitasun digitaletan heztea beharrezkoa izango da. Ikastaroa edozeinentzat da edozein testuingurutan baita garrantzitsua, baina bereziki hezkuntzari lotutakoetan. oorretarako, garatu berri den DIGCOMP markoari dagokionez, honek irakasleei eta ikasleei eskatzen dizkion gaitasunak ezagutzeko eta lantzeko tresnak ematea dauka helburu. Horri loturik, orokorrean edozeinek bere gaitasunen arabera ikasteko ingurunearen definizioa eta lanketarako pausoak ematea ere bada ikastaroaren helburu. NIA (PLE) zer den eta hori eratzeko tresna eta estrategia posibleak ere landuko ditugu ikastaroan. Hauek denak, bizi osorako formazioa eta joeren azterketa baten barnean.

Gaiak:
• Gaitasun digitalen markoa
• NIA (PLE) bat egin
• Bizi osorako formazioa eta joerak

Datak eta ordutegia:

  • Ekainaren, 22an ostirala [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:3-19:30] eta 23an, larunbata [goizeko 10:00-14:00].

Ikastaroetan parte hartzeko:

http://www.azkuefundazioa.eus/euskararen-etxea/jarduerak-eta-espazioak/jarduerak/jarduerak-agenda loturan sartu eta ikastaro bakoitzari dagokion inprimakia bete behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak