'Euskanglish'

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urzelai 2011ko aza. 1a, 01:00

Etorkizuneko solas IN edo COOL bat.

-Ze PLANING egingo diagu biharko?
-SHOPING apur bat egiteko asmoa nian. Baina ez zekiat, akaso, COMPACT DISC-ari PLAY eman eta TUMBING apur bat egingo diat.
-SOFING? ez duk ideia txarra, ez. Biharamuna dagoenean ez zagok atsaldea ZAPING egiten pasatzea baino gauza hobeagorik.
-Kea, NO WAY! EROSKI CENTER-era ere joan beharra zeukaat zenbait gauza erostera.
-EROSKI CITY-a gertuago ez daukak ba?
-Bai, baino aurrez KUTXA BANK-en CASH piska bat atera behar diat. MONEY gabe nagok eta.
-NO PROBLEM! Lagunduko haut. Bidebatez, BILBAO EXHIBITION CENTER-erako TICKETA-k aterako dizkiat eta. Lady Gagak jotzen dik, badakik, iaz BBK LIVE-n egon huan artistak. GAZTEA LIVE-n ikusi berri diat. Kriston PERFOMANCEAK egiten dizkik...

Solas hipotetiko hau, noski, BASQUE TEAM, BASQUE CULINARY CENTER , KUTXA BANK eta abarrak asmatzen dituzten artaburuei eskainia dago. Munduaren mapan ingelesezko berbak jartzeak agerikoago egiten gaituela uste duten horiei. Gainera, eta hartara joanda, joka dezagun ausartago eta behin bustita, goazen LOST TO THE RIVER-era! Hola, Gaztelugatxeri CASTLEGATXE jar diezaiokegu, pilota jokoari PILOTWALL, Ajuria Eneari THE AJURIA'S GREEN HOUSE (Green, white eta pink jada esistitzen direlako eta ze demonio, ukitu folklorikoa emateko ere bai, bide batez), Arantzazuko santutegiari THE ARANTXA'S GRAND CANYON, eta, ez dakit nik ba, Concha pasealekuari MOLUSCUS AVENIU. Jesusen ama! Batzuetan badirudi Pako Martinez Soriaren imitatzaile autoktonoek kudeatzen dutela gure kanpo proiekzioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak