Andoni Urzelai: "M-15"

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urzelai 2011ko eka. 17a, 02:00

Dela mundu zibernetikoak jada edade batekin harrapatu nauelako, edo dela erabat ezjakina naizelako informatika kontuetan...

... gauza da erabat mesfidatia izan naizela ni Internet eta Interneti lotutako kontuekin.

Hara, sarea pornoan nabigatzeko baino ez dut erabiltzen nik. Gustuz, gainera, kanpaia jotzeko sekulako aukerak ematen baititu, eta, gainera, hain zen aspergarria bideo-klubetara ia ezkutatuta joan behar ziztrin hori… Baina, badiotsuet, gainontzean niretzat mundu arrotza eta zeharo hutsala da. Eta mundu horrekiko ikuspegia, ostera, erabat apokaliptikoa.

Ba, begira, ez dut esango orain "integratu" bihurtu naizenik (ez bizitza honetan behinik behin), baina, tira, nire ikuspegia zertxobait aldatu dela aitortu behar dut.

Estatu osoan eman den haserretuen mugimendu horrek erabat txundituta nauka aspaldiko partez.

Neu, behintzat, hunkitu egin nau horrenbeste pertsona zutik ikusteak, bazen garaia. Zutik injustiziaren kontra. Zutik adarra jo ez diezaguten kontra. EZ ozen bat betikoek BAI esan diotenari.

Eta are gehiago harritu nau mugimendu horrek sarea erabili izana gorpuztu eta eratzeko. Akabo garai bateko panfleto eta deialdi indiskriminatuak. Akabo autoa hartu eta herriz herri propaganda banatzen ibili behar nekoso hori. Ziztu batean hedatzen dira orain ideiak, deialdiak, irudiak, berbak, eta nago, ni bezala, boteretsuak ere jokoz kanpo harrapatu dituela jokaleku birtual berri honek.

Gora sarea, beraz.

Bide batez, askok, betiko klixe zaharrak erabiliz, zera diote mespretxuz: EZ esatea dela errazena, ezaren atzean proposamen seriorik ez dagoela adierazi nahian bezala.

Hauei, nire lagun batek Abiadura Handiko Trenaren kontra esandakoa: BAI Abiadura Handiko Trena EZ egiteari. Harrapazak, txiribiton!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak