Andoni Urzelai: "Hooliganak eta beste"

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urzelai 2011ko api. 26a, 02:00

Esperantza. Askoren iritziz, EAk eta Alternatibak ez daukate egiten ari direna egitea baino beste aukerarik.

Moldatu edo hil, hain zuzen. Baliteke. Edozelan ere, bi alderdi hauen azken garaiotako ibilbidea ausarta eta txalogarria iruditzen zait. Esperantza sorrarazi dute abertzale eta ezkertiarrengan, eta hori, orain eta hemen, ez da gutxi. Beste kontu bat da nola gorpuztuko den "Bildu" Euskal herriko herri eta hirietan, urte askotako ezinikusi eta mesfidantzak ez baitira egun batetik bestera leuntzen…

Hooliganak. Kazetaritzari kiratsa dario. Kiroletako eta "bihotzeko" kazetarien lan egiteko modu basati eta erabat narras hori kazetaritza politikora ere zabaldu da erabat. Eta ez naiz iritzi-emailez mintzo –are jendilaje maltzurragoa hau oraindik ere–, baizik eta egunkari, telebista eta irratietako albistegietako editore eta esatariez. Hooliganak dira guztiak. "Bildu" ezker abertzalearen marka berri moduan aurkezten dute inolako lotsa izpi barik (marka kontzeptua bera zein iraingarria den, jesus!), albisteak komenientzien arabera ezkutatu edo argitarazten dituzte… en fin. Noski, norbaitek esango du: hau bai leloa, oraintxe konturatu al da ba horretaz? Ez ba, baina kontua zera da: hori horrela dela jakinda jendeak nola demonio segitzen duen betiko medio gezurti eta desinformatzaileak kontsumitzen… masokistak ote gara?

Perla. Bruselako politikariek beraien bidaien inguruan onartutakoak zalaparta ekarri du Interneteko sareetara. Hemen, horren harira, bestean Cuatroko esatariak informatiboan zioena: Internet bezalako tresna eskura edukita, protesta eta eragiteko zein baliagarria den ikusita, kalean manifestatzeak ez du jada zentzurik, hori beste garai bateko anakronismoa da… Ez, gainera putre hauek kaleetatik atera nahi gaituzte, Twitterreko 120 karaktere nahikoa direlakoan gure haserrea erakusteko…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak