Garai haietan zeukaten musika baliabideak kontuan izanda, harrigarria da zer argi sentitzen zuten pertsonaren garapenerako musikak duen garrantzia.
Oso barneratuta dugu, ikerketa asko direla medio, kirola egiteak sekulako onurak dituela gorputzean –arlo psikologikoan ere bai–. Kirolaz disfrutatzen dugunok oso ondo dakigu zer sentitzen den. Modan dago.
Azken urteetan, musikak gure garapen kognitiboan duen onurei buruzko ikerketa asko irten dira. Emaitzek diote gaztetatik instrumenturen bat jotzen duten gaztetxoek beste arlo gehienetan –matematika, hizkuntzak, logika…– emaitza hobeak izaten dituztela.
Musikaren garrantziaz konturatu beharko ginateke eta modan jarri. Arima liberatzen du, sentimenduak espresatzeko balio izateaz gain, muturreraino intentsifikatzen ditu eta ziur nago musika irekitzeak gizartearen osasuna hobetuko lukeela. Gainera, musika hizkuntza unibertsala dela konprobatu ahal izan dut, hitzez ulertzerik ez genuen musikari batzuk instrumentuekin berriketan ibili ginelako lasai asko.
Horregatik, zenbat ikaskuntza hitz egiten dudan galdetzen didatenean, hiru eta erdi erantzuten dut: ingelesa –erdi–, euskara, gaztelania eta musika.