Urkiolara joango gara egun-pasa, eta bazkaria eraman behar da. 09:00etan izango da irteera autobus geltokian, eta hamar euroko prezioa du irteerak. Hemen eman behar da izena; urtarrilaren 18a da azken eguna.
Ibilbideari dagokionez, zirkularra izango da. Axpe (Atxondo, Bizkaia) izango da irteera leku, eta Arrazola, berriz, amaiera. 14 kilometroko ibilbidea izango da, 920 metroko desnibel positiboarekin. Bost ordu inguru egitea aurreikusten da.