Aritz Murua: "Arrasateko alkatetzatik nire bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen lagun dezaket"

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Sozialistak 2023ko mar. 13a, 11:47

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi José Ignacio Asensiok sozialistek erakundeetan egiten ari diren kudeaketa goraipatu du. Gipuzkoako Foru Aldundian sozialistek buru diren hiru sailetan 326.000 euro baino gehiago inbertitu dituzte Arrasaten, eta Iñaki Arriola sailburu sozialistak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila babes ofizialeko 184 etxebizitza eraikitzen ari da Arrasaten. Etxebizitza horien %60 baino gehiago alokatzeko etxebizitzak izango dira, eta gazteentzako 12 zuzkidura-bizitoki eraikiko dira Sindikatuen etxean, gazteen emantzipazioa bultzatzeko.

Aritz Muruak gaur eguerdian azaldu duenez, PSE-EEk Arrasateko alkatetzarako hautagaitza aurkeztea erabaki du, ziur baitago udalerriko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen lagun dezakeela, “Alderdi Sozialistak beti egin duen bezala”.

Muruarekin batera, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izan da, Kulturola eraikinean egin den hautagaitzaren aurkezpen ofizialean, Blanca Roncal Arrasateko PSE-EEko idazkari nagusiarekin eta Víctor Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotziarekin eta Yoanna Sánchez Berdintasun zinegotziarekin batera.

Udal talde sozialistaren bozeramailea bereziki harro agertu da PSE-EEk Arrasaten duen zerbitzu-orriarekin. Sozialistek udal gobernuan izan duten presentziari esker, lau urte hauetan martxan jarri diren neurri eta proiektuen zerrenda luzea sustatu da, besteak beste, autobus geltoki intermodala, Rafaela Romero diputatu sozialistak bultzatzen duen bidegorri-sarearen konexioa, Arrasaten argiak LED teknologiara aldatzea, goiko auzoetako irisgarritasuna hobetzea Makatzena, Erguin, El Ferial eta Santa Marinan igogailuak jarriz, haur-parkeak eraberritzea, eta lehen parkour parkearen inaugurazioa, Obenerrekan zegoen erabilerarik gabeko frontoia aprobetxatuz degradatuta zegoen eremu batean, eta Arrasaten indarkeria matxistaren aurkako bigarren tokiko plan integrala bultzatzea.

Aritz Murua arrasatearra da eta bizitza osoa darama, 44 urte, “beti” Arrasaten bizitzen. Horregatik, esaten du herria ondo ezagutzen duela, bertako jendearen arazoak, biztanleak, auzoak. Azken finean, bertako jendea, bere beharrak eta nahiak ezagutzen ditu eta, beraz, 2023ko maiatzaren 28an udal hauteskundeetara aurkeztuko duen hauteskunde programa ez dago inprobisatuta. Bere helburuen artean lehenik eta behin udalerri hau modernizatzen laguntzea dago, hiri-ingurunea garatuz eta bizigarriago bihurtuz. Bestalde, oztopo arkitektonikoak kendu nahi ditu, mugikortasuna errazteko eta auzoen arteko joan-etorriak hobetzeko. Gainera, emakumeen eskubideak garatzeko eta babesteko proiektuak bultzatzeko, eta indarkeria matxistaren eta jokabide matxisten aurka lan egingo du. Era berean, herritar guztientzako zuntz optikoaren garapena erraztu nahi du, guztion aukera-berdintasuna eta bizi-kalitatea bultzatuz.

Bestalde, Arrasateko Udalaren eta PSE-EEk kudeatzen dituen Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko sailen arteko laguntza nabarmendu du. Komunikazioa etengabea izan da udal talde sozialistarekin eta elkarrizketa horrek fruitu garrantzitsuak eman ditu, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ahaldun Nagusiordeak ere baieztatu duen bezala. "Sozialistok, kudeatzen ditugun erakundeetan, proiektuak bultzatzen ditugu Arrasaten bezala, identitate-ametsetatik urrun dauden proiektuak, herritarren benetako arazoei erantzuten dietenak: etxebizitari, garraio publikoari, ingurumenari, kulturaren ikusmolde anitzari, gure gazte eta nerabeek beren ametsak bete eta etorkizuna izan dezaten lortzeari”. Horregatik, ziur dago Aritz Murua dela hautagai onena Arrasaterentzat, bere herritarren beharrak ezagutzen baititu. Are gehiago, datozen lau urteetarako helburuak zein jarduketak argi dituelako. Aritz Muruaren hautagaitza Arrasatek eta arrasatearrek behar duten bai konpromisoaren, bai seriotasunaren bai etorkizuneko ikuspegiaren bermea da”, esan du.

Gipuzkoako Foru Aldundian, sozialistek zuzentzen dituzten hiru departamentuak 3.260.0000.000 euro baino gehiago inbertitzen ari dira legegintzaldi honetan. Mugikortasuneko eta Lurral Antolaketako diputatu arrasatearra, Rafaela Romero Kataideko bidegorria sustatu du, baita Luraldebusen flota berritzea Debagoienan ere; Kultura eta Kiroleko diputatu, Harkaitz Millanek 644.375,14 euros inbertitu ditu, besteak beste, Kulturola eraikina zaharberritzeko; eraikin hori bertako hainbat elkarteren jarduerak hartzeko helburu duen kultur `fabrika´ da, eta Arrasateko Industria Ondare horren zati bat berreskuratzen du. Eta, Ingurumena eta Obra Hidrauliko Departamentutik ia 600.000 euro inbertitu dira trantsizio energetikoa eta herritar-ereduaren aldaketa bultzatzeko, eta merkataritza eta empresa txiki eta ertainei laguntzeko. Bestalde ekonomia zirkularra bultzatzeko proiektua sustatzen ari da, Ekiola Arrasateko energía-kooperatiben planifikazioa bultzatzu ere, azpiegitura berdeak eta eremu degradatuen eraldaketa ahaztu gabe, Debagoiena eta Arrasate bezalako industrialde batean eta eskualdeko kiroldegien trantsizio energetikoa bultatuz ere.

Azkenik, Iñaki Arriola sailburu sozialistak zuzentzen duen Etxebizitza Saila Arrasaten egiten ari den kudeaketa ere aldarrikatu du Asensiok. Arrasaten babes ofizialeko 184 etxebizitza eraikitzen ari dira, eta horietatik %60 baino gehiago alokatzeko etxebizitzak izango dira, eta gazteentzako 12 zuzkidura-bizitoki eraikiko dira sindikatuen etxean, gazteen emantzipazioa bultzatzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak