Arrasateko iraupen luzeko langabearen profila andeazkoa da, dio Aritz Muruak

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Sozialistak 2023ko mar. 13a, 11:36

Aritz Murua Arrasateko Udaleko sozialisten bozeramaileak adierazi duenez, “albiste oso ona” da iraupen luzeko langabeentzako enplegu-plan bat sustatzea. Lehentasuna iraupen luzeko langabezia gutxitzea dela esan du. Plana Arrasaten jarriko da martxan, Next Generation-EU Europako Funtsekin Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak finantzatuta, Idoia Mendia sozialistak zuzentzen duen Lan eta Enplegu Sailaren eskutik. 

Arrasatek, beste hamalau euskal udalekin batera, aukera gutxien dituztenak laguntzea helburu duen proiektu berritzaile honetan parte hartuko du. “Aukerak eraikitzen” deitzen den programa da, DSBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) eta/edo BGDS (Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera) jasotzen dutenentzat gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu “pilotua”.

Arrasaten basoak eta naturguneak mantentzera bideratuta dago programa, eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin egingo da. Hamar parte-hartzaileri zuzenduta dago, eta 236.512 euroko dirulaguntza emango zaio udalerriari. Horrela, lan bila dabiltzan iraupen luzeko langabeak kontratatu ditzaten du helburu. Are gehiago, langabeziaren kronifikazioa saihestu nahi da ere.

Guztira, iraupen luzeko 258 langabe daude Arrasaten, urtebete baino gehiago langabezian daramatenak. Pertsonen profila andrazkoa da – langabeen %58,9 emakumeak dira-, 30 urtetik gorako pertsonak dira, -Ia %90ek (%89,9) 30 eta 54 urte bitartean ditu-, eta 30 eta 44 urte bitarteko adin-tartean daude langabetu gehien, bigarren mailako ikasketarik gabe –%84,9k derrigorrezko ikasketak ditu soilik–, eta familia-unitatea bi pertsonak edo gehiagok osatzen dute – % 48,8 –. Muruarentzat, Lanbidek emandako datu horiek “onartezinak” dira.

Arrasateko luzaroko langabeen %51,9, zehazki, 134 dira DSBE jasotzen duten pertsonak, alegia, baliabide nahikorik ez duten eta lan-irteera bat aurkitzen laguntzen dieten pertsonen eta familien oinarrizko premiei erantzuteko hileko prestazio ekonomikoa jasotzen duten gizonak eta emakumeak. Baliabiderik ez duten edo beren oinarrizko premiak asetzeko nahikoak ez diren pertsonek kobra dezakete laguntza hori, baldin eta baldintza batzuk betetzen badituzte. %41,5ek, hots, 107 pertsonak, DSBE eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen dute, hileko prestazio bat da pobrezia-arriskuan dauden etxekoen unitate ahulenentzat. Eta 17 pertsonak, %6,6k jasotzen dute GPIa, baina ez DSBEa.

Azkenik, langabeziaren arriskuari aurre egitea garrantzitsua dela esan du. Esan gabe doa enplegua galtzean ondorio ekonomiko eta sozialak baititu. Are gehiago, enplegua galtzean ondoriozko arazoek zuzenean eragiten dute gizakien osasunean ere. Horregatik, lana bultzatzeko eragile diren plan eta programekin erakunde publikoen arteko lan koordinatua eta akordioaren garrantzia azpimarratu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak