Tratu txar hori familia edo komunitate-ingurunetik zein instituzioetatik eman daiteke eta era askotara:
Infantilizazioa tratuan, despertsonalizazioak, adinekoa alde batera utzita (edadismoa), egonezina, antsietatea, depresioa, desorientazioa eta errealitatearen galera eragin ditzake. Tratu txarrek ez dute beti esan nahi kalte fisikoa edo lesioak eragiten dituen indarkeria fisikoa; askotan, gehiegitan, indarkeria estaliago horrek tristura, atsekabea, apatia, inguruarekiko deskonexioa... eragiten du.
Interesgarria litzateke lehen mailako arreta zentroek (Osakidetzak) kasu mota horien guztien diagnostikoa egitea eta, aldi berean, tratu txar mota horiek saihesteko, prebenitzeko eta horiei aurre egiteko tresnak eta baliabideak eskaintzea: jardunbide edo praktika onen gida bat, telefono bidezko laguntza-lineak gaitzea, adinekoei beren eskubideak baliarazten laguntzeko programak, gizartea mobilizatzea adineko askok pairatzen duten indarkeriari buruzko sentsibilizazio-kanpainak abiatuz, etab.
Horregatik guztiagatik, ekainaren 15ean, Adinekoen Aurkako Tratu Txarren Kontrako Nazioarteko Egunean, Arrasateko herritarrei, Adineko pertsona ikusezin, inbisibilizatu eta isilaraziak diren horien guztien eskubideen aldeko kontzientzia hartzeko eskatzen diogu. Itzul diezaiegun ahotsa eta zahartzaro hori duintasunez komunitatean komunitateaz bizitzeko eskubidea.