MAITANE MATRAIL GORRI
Maitane umezurtz geratu denetik amama Joxepirekin bizi da baserrian. Oso neskatila lotsatia delako ez da lagunekin egoten. Eskolan edota kalean oso berba gutxi egiten du eta zerbait galdetzen diotenean, lotsa duelako, bakarrik bai edo ez erantzuten du. Besteen aurrean, matrailak berehala gorritzen zaizkio eta hori ez zaio batere gustatzen. Amama ez den beste inorekin berba egitea, asko kostatzen zaio eta horrek tristura ematen dio. Amama da bere lagun handiena, jolastu, parkera joan, ziburuetan ibili... amamarekin egiten du. Zerbait egin beharko duela pentsatzen du sarritan, baina ez daki zer, hitzontziak inbidia ematen diote. Baserriko animaliekin jolas egitea asko gustatzen zaio eta abestea baita ere, ordu asko ematen ditu bi gauza horietan, lagunen falta horrela betetzen du. Herriko jaiak heldu dira eta Maitane oso pozik dago. Barrakak, kontzertuak, kaleko postuak etab. egoten dira eta berari asko gustatzen zaizkio. Gaur, alkateak mesede eske baserrira deitu du. Gauean abestu behar duen neskak istripua izan duela eta berari eskatzen dio abeslari lanak egitea. Ai zelako lotsa!! Nola abestuko du berak hainbeste jenderen aurrean!! Pentsatuaz bakarrik matrailak gorritu eta hankak dardarka hasten zaizkio. Buruari buelta asko eman ondoren, abestea pentsatu du. Afal ostean, asko gustatzen zaion jaka horia hartu eta plazara joan da. Kalean oso eguraldi txarra egiten du, euria, baina plaza goraino beteta dago. Maitane eszenatokira igo denean oso urduri jarri da. Sabelean tximeletak igartzen ditu. Lehenengo abestia bukatu duenean, izugarrizko txalo zaparrada jaso du eta berdin beste guztietan. Laster herritar denak abesten eta dantzatzen hasi dira. Horrek, Maitaneri, indar handia eman dio. Gero eta gusturago sentitzen da. Gaueko ordu txikitan, han jarraitzen dute denak abesten eta dantzatzen. Maitanek beste pertsona bat ematen du. Gau honetan lotsa galdu du eta lagun pila egin ditu. Orain, kontu kontari ibiltzen da bera bisitatzera baserrira joaten diren guztiekin. Egilea: Nahia, bere lagun handiena