Esnatu naizenean, faltan bota dut orduko sentimendu hori… askatasuna, segurtasuna, bakea. Gaur egungo bizimoduak hau galtzea ekarri du. Arriskuak ikusten ditugu edonon. Trafikoak bizi eremuak jan ditu. Gurasoak beti arduratuta gabiltza, zortzi begi behar ditugula. "Errepide ondoan ez jolastu" esaldia nire semeen mantra bihurtu da. Guraso moduan, aldaketa asko egin behar ditugu, kotxeak ahal den neurrian alde batera utzi eta poliki-poliki trafikoari bizi eremuak kentzeko. Agintariek benetako boterea dute hau bultzatzeko, herria bizigarri izateko eta, batez ere, herria bizirik mantentzeko. Herri bizi baten, bizidunak direlako garrantzitsuak.
Nire semeek honako hau abeste dute orain etengabe: "Utz ditzagun gailuak etxean, eta eraiki txabola bat. Ametsen jaioterria izango da eta zu ere ongietorria izango zara". Beraiek horretan sinesten badute, zergatik guk ez?
Zuentzako, Itsaso, Maddi, Maitane eta Oihana, Asun, Itsaso, Amaia eta Amaia, Leire, Eli, Lupe, Nekane, Eneritz, Iosu, Ibai, Aimar, Igor, Ibon, Xabi, Bitxor... Asko gogoratzen naiz garai haietaz.
----------
Ariane Menor Mendia
Bergara