Imanol Intxausti eta Egoitz San Migel trikitilarien, eta galtzagorri, Mari Domingi eta astoaren bisita izan dute Jose Arana guneko haurrek Gabonei ongi-etorria emateko. "2020 urtea amaitzear dago. Ez da erraza izan. Orain, familia hurbilenarekin gozatzeko egunak dira. Arizmendi ikastolatik baikortasuna zabaldu nahi dugu", adierazi dute Jose Arana gunetik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.