Ederra izan da ikastolan bizi izandako momentua. Mari Domingik eta Olentzerok, Napo astoaren bila ibili direla azaldu dute, eta kasualitateak kasualitate Basabeazpin zeudela, Naporen deia jaso dute. Lanena hasi aurretik indarra hartzeko opor egun batzuk hartu ei ditu! Ikastolako partaide guztioi irribarrea, lilura eta poztasuna oparituz agurtu gaituzte aurtengoan ere. Mila esker Olentzero eta Mari Domingi, ilargiraino eta buelta maite zaituztegu!