Udaberri Jaiak Aretxabaletako kaleak girotuko ditu zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2015ko mai. 4a, 10:59
Udaberri Jaia ospatzen Basabeazpiko lagunak.

Arizmendi ikastolakoon Udaberri Jaia badator eta azken prestaketak eta zehaztapenak egiten gabiltza zapatura (maiatzak 9) begira antolakuntzako guraso eta irakasle taldea. Urtero bezala egitarau xume eta polita antolatu dugu Basabeazpiko lagunok. Hortaz, animatu eta etorri!

Aurten, gainera, Oiongo San Bizente ikastolakoak datoz goizean goizetik, ekainaren 14an antolatuko duten Araba Euskarazi laguntzeko materiala saltzera. Arratsaldean, Oiongo irakasleek eta haurrek antolatutako ipuin kontaketa edukiko dugu.

Hona egitaraua:

  • 10:30ean, jaiaren hasiera Basabeazpi aurrean
  • 10:45ean, haur eta gurasoendako jolasak eta ibilaldia (haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako umeendako)
  • 12:00etan, kalejira Basabeazpin hasita
  • 12:15ean, erraldoien konpartsa kalejiran
  • 12:45ean, ikastolen mosaikoa
  • 12:30ean, talo tailerra
  • 13:15ean, buruhandiak trikitilariek girotuta
  • 14:30ean, bazkaria
  • 15:00etan, umeendako tailerrak
  • 16:30ean, Oingo San Bizente ikastolako irakasle eta haurren ipuin kontaketa
  • 17:30ean, Argitxoren agurra eta txokolate beroa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak