Oraingoan bai, normaltasuna heldu da nire baitara

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Arrieta Kabiketa 2023ko mai. 14a, 00:00

Denbora pasatu da, eta, zorionez, gauzak aldatu egin dira.

Ez nuen ezer idazteko asmorik, baina aurkari ohien maitasuna sentitzea pozgarria da: badakizu zutaz eta beste norbaitez ari naizela. 

Badakit erresumina oraindik azalean dagoela eta gaizki pasatu dugula. Ahazten ez diren gauzak badira ere, badaude, lehen esan bezala, kontsolagarriak direnak. 

Jada ez naiz Arrasaten bizi; asko bisitatzen dut, nire sustraiak han daudelako eta egunen batean hara itzuliko direlako, zalantzarik gabe. 

Orain, bake lasaian bizi naiz, urrunago begiratu nahi ez duten itsuen itxurak, gorabehera. 

Denok dugu asko ikasteko. Baina esan behar dut beste era batera hartzen dudala arnasa. Eta irribarreak duela hamar urte baino askoz nabarmenagoak dira. Jarrai dezagun horrela; hori da bidea. 

Oharra: mila esker Udaleko langileei eta I.G.M.-ri.

----------

Aritz Arrieta Kabiketa

Marbella

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak