Iaz, batez beste, astean emakume bat baino gehiago hil zuten Estatuan.
Errealitate horrekin, olatu negazionista azaleratzen ari da, indarkeria matxista ukatzeko helburuarekin. Iritzi publikoan eragin nahi dute, maskulinitate toxikoa, emakume ahaldunduarekiko etsaitasuna eta feminismoaren aurkako jarrera zabalduz. Oso aktiboa da, mezu inplizituz beteta, biktimak gutxietsiz, eta berdintasun-politiken aurrerapenen aurka. Baina ukatu ezin den arazo bat badago, zergatik sentitzen dira gizon asko irainduta? Olatu negazionistarekin batera, aliatuen olatua ere sortu da. Espazioak beste gizon batzuekin partekatzeko prest dauden gizonak: problematika ulertzen dutenak eta dramaren ikusle huts izan nahi ez dutenak. Konponbidearen parte izan nahi dutenak. Dinamika toxikoak detektatzeko eta desberdintasunari aurre egiteko baliabideak izateko trebatzen dira, lagun taldeetatik, lanean… Ez bazara konponbidea, arazoa zara.