Euskaldun vs aniztasun?

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Plazaola 2014ko mai. 21a, 00:00

'Aniztasun' hitzak 'ezberdin' esan nahi du, desberdinez osatutakoa, heterogeneoa, ezaugarrietan berdinak izatearen kontrakoa, aberastasuna... teorian oso polita!

Baina aniztasunean bizitzeak, baldin eta nondik begiratzen dugun, herri batentzat bere arriskuak izan ditzakeela uste da. Izan ere, euskaldunok euskaldun izan nahi dugu, gure sudur eta belarri handiekin, ikurrin eta sagardoarekin, eta gurera etortzen diren ez euskaldunek gure identitatea, kultura eta hizkuntza mehatxatzen dituztela uste dugu. 

Euskalduna denaren inguruan ezaugarri homogeneo eta itxi batzuk ditugu, eta bestelako jatorri batzuetako herri kideak euskalduntzeko, homogeneizatu nahi izaten ditugu eta, beraz, aniztasunari leku gutxi uzten diogu sarri. 

Euskarak egiten gaitu euskaldun, eta altxor preziatu bat bailitzan, herritar guztiei zabaldu eta ezberdinen arteko zubiak eraikitzeko tresna izatea lortu behar dugula uste dut, euskaldun izateko modu berriak eta ezberdinak sortuz, gure altxorra eskaini eta konpartitzeko prest egon, eta horretarako bideak eskaini. 

Lau urtetik hona horretan dihardugu Auzoko egitasmoan, Bergaran 20 hizkuntzatik gora hitz egiten direla kontuan izanik, elkar ezagutuz eta euskaraz zubiak eraikiz, elkarrengandik ikasiz. Maiatzaren 24an, Bergarako aniztasuna kalera ateratzen saiatuko gara. Guztiok gonbidatuta zaudete jaian parte hartzera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak