Garai hartan sortu zen birziklatzearen kultura telebistan, erabilitako irudiak hartu, berrantolatu eta programazio taularen beste zatitxo bat betetzen zen, era merkean eta umore kutsuan gehienetan.
Orain bi aste izan da. Ikus-entzunezko digitalizazioak eragin duen testuinguru berriaz baliatuta, idatzizko hedabide bat telebista egiten hasi da Internet bidez. Birziklatzearen kulturaz baliatuta, ausart heldu dio Argia-k ikus-entzunezko eremuari, informazioaren beste ikuspegi bat eskaintzeko asteroko saioan. Hamar minutuan batu ditu albisteen errepasoa, elkarrizketa, lehiaketa eta erreportajea, estilo fresko eta dinamikoan. Gaurkotasuna bat-batean iraungitzen den garai honetan, Argia-k jakin du nola berrasmatu eta eskaini ikus-entzunezko albistegia.
Inoiz ez delako berandu, euskaraz ere behar genuelako barre egitea informazioaz.