Kulechov efektua

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2011ko urt. 17a, 01:00

XX. mende hasierako aurkikuntza izan zen Kulechov efektua, izen bereko zinegile sobietarraren esperimentuen harira sortua.

Aurkikuntzaren berritasuna izan zen muntaiak zuen garrantziaz ohartzea: irudi berberak erabilita, orden desberdinetan jarri zituen Kulechovek, eta mezuaren esanahia nola aldatzen zen ohartu zen.

Urtarrilaren 10eko ETBko albistegiak ikusten ari nintzela ohartu nintzen Kulechov efektuaren interesaz. 23 minutu bete zituen su-etenaren gaiak egun hartan. Informazioaren objektibotasuna baloratu barik, ETBk su-etenaren gainean transmititu gura izan zuen mezua antzeman nuen argi eta garbi, soilik albisteen hurrenkerari erreparatuta.

Patxi Lopezen adierazpenen ondoren etorri ziren Rubalcabarenak, eta politikari ugariren desfilea amaitu zen ezker abertzalekoen hitzekin. Horren ostean azaldu zituzten honakoak: ezker abertzalearen ilegalizazio eta izen aldaketak, ETAk aitortutako eta hautsitako su-etenak eta, amaitzeko, terrorismoaren biktimen elkargoaren idatzia ETB1en eta elkargoko Pueyesen elkarrizketa ETB2n. Kulechov efektu perfektua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak