Bidezkoa eta zuzena da gertakari horren inguruan torturaren aurkako memoria plazaratzea. Hemengo hedabide gehienen isiltasuna esanguratsua izan da.
Tortura mehatxupean bizitzea edonori gerta dakioken egoerarik larriena, beldurgarriena da, deshumanizazio eta basatikeria maila gorena. Badira 5.500 bat kasu zuzenean torturatuak izan direnak, milaka familia, senitarteko eta lagunen sufrimendua luzatuaz. Madrilek ez du mea kulpa-rik aitortu. Ez kolore batekoek ez bestekoek.
Ikerketarik ez da egin. Hemen bertan tortura eguneroko zigorra izan denean ere, askok entzungor egin eta albora begiratu dute, bertako alderdi eta politikariek tarteko. Herri defendatzaile ohiak ere esan zuen: "Tortura kasuak frogatzen direnean salatuko ditugu". (Iñigo Lamarcak, Garan). Joan zintezke kuarteletara, zehaztasun osoz informatuko baitzaituzte!
Trantze horretatik pasatu diren asko izan dira biziki aitortu dutenak: "Tortura jasan ezin gehiago eta bertan hil nintzaten deseatzen. Loteria". Estatuak –argi! ez da berdina organizazio edo kolektibo bat–, gure izenean, torturak eta heriotza zigorrak aplikatu ditu. Hor dago gakoa, benetan grabedadea.