Munilla vs Frantzisko I.a

Erabiltzailearen aurpegia

Aspaldian, Donostiako elizbarrutian ez dago bake handirik. Apaiz multzo handi bat gotzainaren jokabidearekin bat ez datorrela dirudi. Apaizekin ez ezik, harreman zitalduak eliztarren artean ere zabaltzen ari dira. [Jarraitu irakurtzen...]

Gizarte honetan edozein kargu hartuta ere, laguntzeko, elkar ulertzeko eta bideak leuntzeko izan behar du, eta horretarako, besteek diotena entzun behar da.

Ondorengo adierazpenak zerbait bidezkoa ez dena plazaratzen du: Gipuzkoan ia 80 urteko apaiz zintzo bat, eliztarrak begirune osoz tratatzen dituena agurtzen dut, kaixo zer moduz aspaldiko! Aurpegia goibel, tristura sumatzen zaio eta erantzuten dit: "Ez gabiltza gustura. Ez gu apaizok ezta eliztar fededunak ere.   Gotzainaren jokabidearekin desadostasun mingarriak ditugu. Ondorioz, tamalez tartea areagotzen ari da".  

Begirada batean nabaritzen da Munillak jendea batu ordez sakabanatzea lortzen duela. Fededun herritar xumeak epeltzen, apaizak protestan, elizatik at daudenak ere haserre. Frantzisko aita santuak kanporatzen duen irudia bestelakoa da eta elizatik at daudenak ere gizartearekiko duen jarrera eta mezua txalotzen ari dira. Zergatik? Munduko behartsuen alde apustua egiteagatik. Gotzain jauna, hor duzu eredua.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.