Gizarte honetan edozein kargu hartuta ere, laguntzeko, elkar ulertzeko eta bideak leuntzeko izan behar du, eta horretarako, besteek diotena entzun behar da.
Ondorengo adierazpenak zerbait bidezkoa ez dena plazaratzen du: Gipuzkoan ia 80 urteko apaiz zintzo bat, eliztarrak begirune osoz tratatzen dituena agurtzen dut, kaixo zer moduz aspaldiko! Aurpegia goibel, tristura sumatzen zaio eta erantzuten dit: "Ez gabiltza gustura. Ez gu apaizok ezta eliztar fededunak ere. Gotzainaren jokabidearekin desadostasun mingarriak ditugu. Ondorioz, tamalez tartea areagotzen ari da".
Begirada batean nabaritzen da Munillak jendea batu ordez sakabanatzea lortzen duela. Fededun herritar xumeak epeltzen, apaizak protestan, elizatik at daudenak ere haserre. Frantzisko aita santuak kanporatzen duen irudia bestelakoa da eta elizatik at daudenak ere gizartearekiko duen jarrera eta mezua txalotzen ari dira. Zergatik? Munduko behartsuen alde apustua egiteagatik. Gotzain jauna, hor duzu eredua.