Sailkapen horrek giza baliabideen jakintza maila, abilezia eta lanerako trebakuntza neurtzen omen ditu. Bada, Espainiako Estatua 41. agertzen da sailkapen horretan, Greziaren ostetik, hain zuzen ere.
Pentsatu izan dut mundu mailako ekonomia foroaren neurtzeko tresna ez dela guztiz zuzena, agian.
Beraz, beste sailkapen batzuen bila abiatu naiz. Ondorioz, Deloitte etxean "lehiakortasun sailkapena" aurkitu dut; bertan 31. agertzen da Espainia. Azkenik, INSEADen "giza baliabideen berrikuntza" deritzon sailkapenean Espainia 27. agertzen da.
Jakina, pentsatu izan dut halako sailkapenetan Euskadi Espainiako Estatuarekin alderatuz zertxobait aurretik agertzen dela askotan.
Baina, benetan horrela izango balitz ere, zenbat postu aurrerago sailkatuko litzateke Euskadi? Lau edo bost bat postu, beharbada?
Nola agertu gaitezke hain atzean sailkapen horietan guztietan?
Izan ere, sailkapen horiek lanerako nahiz ikasterako prestutasuna neurtzen dute. Euskaldunok gure burua saiatutzat eman izan dugu betidanik.
Beraz, hona hemen nire galdera: ikasteko eta lanerako gure bertute horiek benetakoak dira ala amestutakoak?