Baina 1841ean, Espartero jeneralak, Espainiako gobernuburu izatera iritsi zenean, Marotorekin hitzartutako foruen bizirautea bertan behera utzi zuen. 1876an, Espainiako Gorteek, Canovas del Castillo presidente zela, foruen erabateko abolizioa onartu zuten eta ez zen ospatu Arrasaten tokatzen zen bilkura.
Uztailaren 2an Arrasaten ospatu genuen Batzar Nagusietako osoko bilkura ibiltaria, eta Maider Morras alkateak 1979an foru erregimena berreskuratutako data gogora ekarri zuen, orduan Jose Antonio Ardanza Arrasateko alkate zela eta bertan aukeratu zela diputatu nagusi berria: Xabier Aizarna.
Foru erregimena Europako sistema demokratikoetako bat da, bizitza publikoan parte-hartzea duena. Gure eskubide historikoak berreskuratu genituen osoko bilkura hartan bost alderdik onartu zuten Batzar Nagusien berreskuratzea, baina Herri Batasunako ordezkariak ez ziren azaldu ere egin. Maider Morras alkateak ez zuen datu hau eman, eta garrantzitsua da jakitea orduan ere HBk herrigintzari uko egin ziola. Bakoitzari berea.