Inork erakundeek hartutako erabakien berri jakiteko, jo dezala erakundeen webgune, telefono edo bulegoetara, norberaren mesedetan, gainera, ze askotan aukerak galdu egiten ditugu bideo manipulatu eta erakargarriei sinesgarritasuna emanez.
Gaiak asko dira, erakunde desberdinek ezartzen dituzten hobariak, adibidez, edo hezkuntzan, gizarte zerbitzuetan edo etxebizitzan ematen diren laguntzak, besteak beste. Ikaragarria da deabru sare horietan ze hizkuntza lotsagabea, iraingarria eta manipulatzailea erabiltzen den.
Edozeinek telefono batekin edozeini egin diezaioke min inolako ondoriorik gabe. Penaz ikusi dut azken egunotan jende helduari nola egiten zaion sinesgarri seme-alabek bidalitako fake notizia bat bideo erakargarri batean.
Landu dezagun iritzi kritikoa datu objektiboekin, onartuta eta argitaratuta dauden lege eta arauak ezagutuz, iturri ofizialetara joz. Geroz eta iritzi kritiko gutxiago izango dugu sare manipulatzaileen artaldean sartzen bagara, eta jada ez dakit ez ote den beranduegi.