Argi izpiak Debagoienean

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2014ko aza. 29a, 00:00

Urtebete Fagor Etxetresnak itxi zela, urtebete Debagoienean lurrikara itzela jasan genuela. 

Kooperatiben eredua zalantzan jarri zuten askok, Fagorren itxieraren errudunen bila ibili ziren bertakoak eta kanpokoak. Ondorio nabarmenena ehunka familiaren egonezina, kaltea, aurrezkiak galtzea, lanposturik gabe geratzea.

Gure bailarak ez du tamaina horretako zaplaztekorik sekula hartu, baina orain gutxi telebistan entzun nuen kaleko gizon bat honen inguruan galdetu ziotenean: "Arrasaten beti jakin izan dugu estualdietatik irteten eta orain ere halaxe egingo dugu". Zorionez, urtebetera argi izpiak ikusten hasiak gara. Fagor Etxetresnak kataluniar enpresarien esku dago orain; Eskoriatza eta Garagartzako lantegiak martxan daude. Bergarako Geyserrek aurrera jarraitzen du, eta 279 lanpostu berreskuratu ditu Fagor CNA taldeak.

Atzo jakin genuen, gainera, urte bukaerarako 300dik gora langile izango direla eta inork espero ez zuen berri pozgarria jaso genuen titular handi bezala: garbigailuen produkzioa ere martxan jarriko dela datorren hiruhilekoan. Oraindik lehen urterako 700 lanpostuetatik urrun, baina pozgarria da kooperatibistek hainbeste esfortzurekin sortutako lantegiak berriz martxan egotea. Argi izpiak Debagoienean, azkenaldiko iluntasunean tokia eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak