"Fagorren ondorenak"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2013ko aza. 11a, 01:00

Fagorren inguruan berririk beltzena iritsi zaigu aste honetan.

Zoritxarrez, berri honen dimentsio publikoa bere onetik atera da. Sentsazionalismoa, gai honi buruzko programa gehiegikeria, edozeinek eman dezake eta eman du gertatutakoaren inguruko iritzia. Asko hitz egin da negozio edo industria ikuspuntutik, baina ez dugu argi zenbat korapilo askatu behar diren informazio osoa izateko.

Edozein enpresa ixten denean, erabaki horren atzean pertsonak daude. Fagorren kasuan, gainera, familia bereko kide bat baino gehiago ere badira askotan. Batzuk hasiko dira lanean, baina beste asko lanik gabe geratuko dira bazkideak ez direlako, jubilazio aurreko adinean daudelako… Enpresak eta korporazioak berak emango dituen laguntzez gain, erakundeek ere gauza asko egin ditzakete, edozein langaberekin bezalaxe. Eta horretan saiatu behar dute guztiek.

Giza solidaritateaz gain, erakundeengandik sentsibilizazio berezia behar da garai hauetan. Udalen esku dago herritarren presio fiskala igotzea edo krisi honi aurre egiteko biztanleei laguntzea, adibidez. Tasak igo beharrean, izoztea, enpresa berriak sortzeko hobariak ematea, orain inoiz baino gehiago eskatu behar zaie agintariei gertuen dituzten biztanleen solidaritatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak