... eragiten dutela omen dio. Hau da ezker abertzalea erabiltzen ari den azken leloa.
Lan hori, bere jatorrizko hizkuntzan, ingelesez, irakurtzen badugu ez du inolako ikerketa epidemiologikorik aipatzen, hipotesiez hitz egiten du. 2002. eta 1993. urteak baino lehenagoko errauskailu eta industria mota desberdinez ari da, gaurko egoerarekin zerikusirik ez duten eraikuntzez. Minbizia bezalako gaixotasuna inolako arrazoirik gabe beldurra sartzeko erabiltzeak ez du izenik. Osasunerako Mundu Erakundeak ez du inolaz ere hipotesi hau babesten. Paris, Londres, Kopenhage, Viena edo Stockholmen hirigunean bertan eraikitzen dituzte errauskailuak. Itxuraz, Europako herrialde aurreratuenetako biztanleak desiratzen daude minbizia pairatzeko! Ezin da gezurrak bota, jendea beldurtu eta Europako errealitate honi bizkarra emanez, arrazoi absolutua izango balute bezala horrelako kanpainarik egin.
Oso argigarri izan daiteke Manuel Toharia fisikari eta ikerlariak idatzitako artikulua. http://www.amiclor.org/index.php?option=com_content&view=article&id=129&Itemid=168. Tohariaren hitzetan, ez dago inolako frogarik teoria hori babesteko. Minbiziarekiko erlazioari buruz dio errealitate zientifiko setatiak ez diela jaramonik egiten katastrofista hauei. Legedia oso zorrotza da errauskailuen kontrolei buruz. Ez dago horrelako kontrol zorrotzik etxeetako tximiniei, autoen ihes-hodiei edo tabakoari dagokienez.
Errauskailuen aurka dabiltzan bitartean, erretzaileak zigarroa lasai asko erretzen ari dira dioxina kantitate milaka aldiz handiagoa barneratuz. Errauskailuek erreketa ondo egiten badute, hau da, tenperatura altuaz, kontrolak eginez eta legedia betez, ez dute arazorik sortzen. Aldiz, zabortegietan (atez ateko sistemaren defendatzaileen eredua) zaborra erre egiten da, bere gisa, fermentazioaren ondorioz edo zaborra gutxitzeko erretzen dutelako. Erretze hau bai dela kaltegarriena. Hemendik sortzen diren substantziak oso arriskutsuak dira eta errauskailu baten tximiniak baino milioika aldiz gehiago direla dio Toharia zientzialariak.
--------------------
Aintzane Oiarbide Bergara