'La buena letra' pelikula: Garai zapaltzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala

Celia Rico Clavellino garai opaku batera hurbiltzen da. Guda zibilak ondorio latzak ekarri zituen. Galtzaile, zapaldu eta ilusio barik geratu ziren, eta sentimenduak barnean ezkutuan mantentzen zituzten. La buena letra Rafael Chirbesen izen bereko eleberrian oinarritzen da.

Ana da istorioaren protagonista nagusia. Tomasekin ezkonduta dago, eta, haren anaia Antonio kartzelatik irteten denean, euren etxera bueltatzen da. Geroago, Isabel agertuko da, Antonioren emaztea.

Filmean oso ondo islatzen dira guda zibilaren ondorioak, bai pertsona bakoitzarengan,
baita pertsonen arteko harremanetan ere. Ana da filmaren ardatza, eta, ataletan banatuta, besteekin sortzen diren harremanen bitartez, garai hartako ezaugarriez jabetuko gara. Ana familiako kide bakoitzaz eta, oro har, familiaren funtzionamenduaz
arduratzen da. Gauza askoz jabetzen da, eta neurtu egin behar du zer esan behar duen
eta zer isildu. Anak oso bizitza sakrifikatua darama eta ia ez dauka lekurik ilusiorako. Garai zapaltzailea da eta batzuk ahal duten moduan irauten saiatzen dira; beste batzuk, berriz, egoera berrira moldatzen ahaleginduko dira.

La buena letra pelikularen estiloa lehorra da, baita eliptikoa eta ebakitzailea ere. Oso hitz gutxi erabiltzen ditu zuzendariak. Pertsonaia guztien sentimenduak eta izaera keinuen eta begiraden bitartez azaleratzen ditu. Celia Rico Clavellinok pertsonaien
erraietaraino, sakoneneraino, heltzea lortzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak