'Sorda' pelikula: Komunikazioaren gabeziak

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2025ko api. 11a, 08:01

Angela eta Hector seme edo alaba baten zain dagoen bikotea da. Filmean haurdunaldia eta erditzea nolakoak diren ikusiko dugu. Baita nola biziko dituzten alabaren lehenengo urteak ere. Hasieran, Angelaren gurasoak mesfidati daude, baina bikotea ilusionatua dago haurdunaldiarekin. Zalantzak sortzen dira jaiotzear dagoen haurra gorra izango ote den edo ez.

Argi heltzen zaigu bien artean dagoen maitasuna eta nola babesten duten elkar, harremana ahalik eta zoriontsuena izan dadin. Erditze momentuan ikusiko dugu Angela isolatu samar, eta
isolamendu hori, urteak aurrera doazen neurrian eta alaba hazten doan heinean, areagotzen joango da.

Pelikula horretan ikusleoi ez zaigu ezer ukatzen, filmaren azkeneneko zatian izan ezik. Pribilegiatuak gara. Arazorik gabe entzun eta berba egin dezaketen pertsonaien adierazpenak entzuten ditugu eta gorrek erabiltzen duten keinu-hizkuntzaren esanahia azpitituluen bidez heltzen zaigu. Angela pertsonaiaren bitartez, gorrek gure gizartean dituzten eragozpenak antzemateko aukera ematen zaigu. Nahiz eta kasu askotan borondate ona eduki, arlo horretan gauza asko hobetzeko daudela konturatzen gara. Filmean ikusten ditugu komunikatzeko dituzten eta dauden gabeziak, eta gabezia horiek sorrarazten duten sufrimendua. Hori guztia sumatu dugunean, soinuarekin jokatzen du zuzendariak, gorra izatea zer den sentitzera hurbil gaitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak