'La luz que imaginamos' pelikula: Erretratu egokia

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2025ko urt. 24a, 09:30

Bi erizain dira La luz que imaginamos-en protagonista nagusiak. Haiekin batera bada istorioan garrantzi handia izango duen ospitaleko beste langile bat. Biek ospitale berean lan egiten dute eta adin desberdinetakoak dira.

Prabha, helduena, familiak behartuta, ia ezagutzen ez duen gizon batekin ezkonduta dago aspaldi. Senarra Alemaniara joan zen eta ia ez du hari buruzko berririk izan. Adu, gazteena, musulman batekin maiteminduta dago eta euren harremana ezkutuan mantendu beharko dute. Aduk gizarteak eta ohiturak ezarritako bidetik irten nahi du. Mumbai jendez beterik dagoen hiri zalapartatsua izan arren, garbi antzeman dezakegu nola, nahiz gizakiz inguraturik bizi, pertsonak bakarrik eta babesik gabe senti daitezkeen. Filmaren lehen zatia Indiako Mumbai hirian gertatzen da eta bigarren zatia, kostako herri batean.

Zuzendariak iraupen gutxiko eszenak erabiltzen ditu, pintzelkadak izango balira bezala, pertsonaien eta bizi diren gizartearen erretratua egiteko. Modu horretan, euren eguneroko bizitza nolakoa den erakutsiko digu. Filma aurrera doan neurrian, pertsonaien arteko elkarrizketei ere tokia egingo die Kapadiak. Horrela, gauzak gehiegi azpimarratu gabe eta diskurtsoan erori gabe, pertsonaien eta euren artean sortzen diren lokarrien erretratu fina eta egokia lortzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak