Flossenburgeko kontzentrazio esparru baten egon zela esaten zuen, eta han jasandako hondamendia detailez eta uste osoz azaltzen zuen. Hark esandakoak sinetsi egin zituzten jendeak eta haren familiakoek, eta Marco holokaustoaren biktimen Espainiako elkartearen
presidente izatera heldu zen. Egun batean, Benito Bermejo historialariak, ikerketak eginda, Marcok kontatutakoa gezurra zela deskubritu zuen. Marcoren bizitza gezurrez eta sekretuz beteta zegoen, eta gauza eta korapilo guztietatik ahal zuen moduan ateratzea lortzen zuen. Holokaustoaren gaiaz gain, haren familiakoek ez zekiten aurretik ezkonduta egon zela eta alaba bat zuela.
Arregik eta Garañok istorioa errespetuz eta modu txukunean kontatzen digute, baina ez dira heltzen euren beste lan batzuen mailara. Istorioa Marcok sortutako armiarma-sarean korapilatzen da eta hor bueltaka geratzen da. Lehengo eta oraingo familiari buruzko zerbait gehiago jakin nahiko genuke, eta istorioan elkarteko giroak denbora gehiena hartzen du. Bikaina da Eduard Fernandezen lana. Filma gustura ikusten den arren, lau samar geratzen da.