'20.000 especies de abejas' pelikula: argia topatzeko borrokan

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2023ko api. 28a, 09:00

8 urteko haur bat da 20.000 especies de abejas filmaren protagonista nagusia. Fisikoki mutikoa izanik, haren sentitzeko modua neskato batena da, eta trantsizio-prozesu batean dago, gizartean funtzionatzeko erabiltzen ditugun arauak edo jarraibideen eskuliburua zalantzan jartzen.

Familia gizarte txiki edo erle-multzo moduko bat da. Alde batetik, gizarteak gidatzen ditu familian ezartzen diren balioak, eta, beste alde batetik, familiak ezartzen ditu haren kide direnen balioak. Itxurak gorde nahi direnean krisi pertsonala sor daiteke. Bizitzak eta gu geuk sortzen ditugun presioei aurre egiten saiatu behar dugu.

Haurrak bere amarekin, amonarekin, anai-arrebekin eta lagunekin dituen harremanak ikusiko ditugu. Tradiziotik eta erlijiotik hurbilago dauden familiako kideak, eta naturarekin lotura handiagoa duten eta pentsamolde libreago duten
familiako kideak. Amak eta
alabak borroka parekoa dute: biek ahalegin berezia egiten dute euren bizitzetan argia topatzeko.

20.000 especies de abejas pelikula interesgarria da. Estibaliz Urresola zuzendariak sentiberatasuna erakusten du haren pertsonaietara hurbildu gaitezen. Detailez azaltzen du nolakoak diren guztiak eta nola bizi den pertsonaia bakoitza. Istorioari dagokionez, une batzuetan, kontakizunaren garapena trabatu egiten dela esango nuke, eta filmak gehiegi irauten duela ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak