Hasieran Interneteko bilera bat agertzen da. Bertan zuzendariak filman parte hartu izan duten gazteekin berba egiten du. Filma jadanik bukatuta dagoela ospatzen dute. 2016tik 2021era aritu da Jonas Trueba proiektuarekin. Bukaerako partean gazte horiek berriz Interneten Covid-19aren eraginaz berba egiten daude. Eta bitartean izaera desberdineko gauza asko gertatzen dira. Zinegileak gazte taldea bikoteetan banatzen du parke batean euren arteko harremanen eta pertsonaien ezaugarri batzuk finkatzeko, baina gero euren izaera mantentzeko esaten die. Hortik fikziozko egoerak eta adin desberdinetako gazteei egindako elkarrizketak agertzen dira. Banakako, binakako eta taldekako elkarrizketak izan daitezke. Ikastetxeko bizitzak garrantzi handia du; giroa hartan gazteek euren kezkak, ametsak, eta bizitzari buruzko iritziak ematen dituzte. Ikusten dugu euren artean izaera eta portaera desberdinak daudela. Orokorrak diren kezkak izan arren, gazte bakoitzak berezko izaera du. Horrekin batera, gazteen amodio istorioak emango dira: talde baten ikasbidaia, egiten dituzten festak, musika jaialdiak, kalean manifestatzen…
Jonas Truebak elkarrizketak erabiltzen ditu gazteen iritziak azaltzeko, baina honekin batera fikzioa ere bultzatu egiten du. Filmaren momentu askotxoetan off ahotsa agertzen da. Narratzaile bat azaltzen da gazteak esango ego egingo dutena kontatzen edo mota desberdinetako adierazpenak egiten. Honek errealismoa apurtzen da ukitu artistikoa emateko. Filman liburuetan ematen den bezala, kapituluz beterik dago.
Kamara denbora guztian dago gazteengandik gertu euren iritziak, keinuak harrapatzen. Kamarak duen arintasunak oso ondo islatzen du gazteen bizi-energia. Quién lo impide gaztediari buruzko freskoizugarri bat da. Bertan istorio mordoa nahasten dira, fikzioa eta errealitatea elkartuz eta batetik bestera salto eginez. Quién lo impide bizitzaz eta talentuz beterik dagoen proposamen originala eta erraldoia da. Horren adibidea: filmaren barnean 5 minutuko bi atsedenaldi sartuta daude. Ez zinema geletako arduradunak erabakitakoa, filmaren zuzendaria erabakia baizik.
Zuzendaria: Jonas Trueba
Aktoreak: Candela Recio, Pablo Hoyos, Silvio Aguilar