'Maixabel': Barneko lasaitasunaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2021ko ira. 21a, 08:01

Juan Maria Jauregi politikoaren alarguna da Maixabel Lasa. 2000. urtean ETAko komando batek Tolosan Jauregi tirokatu zuen. 2011. urtean Maixabel senarraren bi hiltzaileekin bildu zen horien azalpenak entzuteko eta horiei barkatzeko prest.

Hiru lerrotan istorioa laburtu badut, pauso asko beharrezkoak dira, pentsamendu eta sentimendu ugari burutik eta bihotzetik pasa beharko dute, bilera modu egokian emateko. Hasieran Jauregiren hilketa azaltzen zaigu, emaztea eta alabarentzat suposatzen duen shock-a. Maite duzun pertsona baten heriotzaren samindura gainditzea mingarria baldin bada, oraindik gehiago beste pertsona batek horren bizitzarekin bukatzea erabakitzen duenean. Samindurak, haserreak eta barruan sentitzen den hutsuneak pertsona astintzen du. Ez da erraza sentimenduak arrazionalizatzea sartuta zauden zulo emozionaletatik irten ahal izateko. Horixe da Maixabelek egiten duena. Nahiz zalantza eta nahasketa momentuak izan, ez da erraza sortzen den zurrunbilo emozionala eta hartutako erabakiak besteengan sortarazten duen harridura bideratzea. Honekin batera, atentatuan parte izan zuten bi ETAkoen bidea ere ikusiko dugu: hilketa burutzen, epaitegian garrasika ETAren aldeko aldarrikapenak egiten, sortzen diren zalantzak eta alhadurak, baita ETAren barruan sortzen diren talde eta ikuspuntu desberdinak ere eta euren inguruneko jendeak egingo dieten bazterketa. Maixabel eta Ibon Etxezarreta bizitzari aurre egiteko behar duten barneko lasaitasunaren bila doaz.

Hori dena deskribatzen da filmean azkeneko partean, terroristen eta Maixabelen arteko topaketak erakutsi arte. Gauza asko dira film bakar baten sartzeko. Horrexegatik ikusle batzuk pentsa dezakete gai asko falta direla gatazkaren ardatzera heltzeko. Maixabel filma kasu baten azalpena da. Iciar Bollainek sinesgarria eta ulergarria egin nahi du biktimak eta hiltzaileak elkartzeko ematen dituzten pausoak, eta horien barnean sortzen eta aldatzen doazen sentimenduen azalpena. Eta nire ustez, nahiko ondo lortzen du pertsonaien sentimenduak eta topaketa guztien intentsitatea islatzea. Ez bakarrik bukaerako topaketetan, baita ama eta alabaren arteko eszenak, alaba lagunekin, presoak kartzelan duten bilera. Zuzendariak esku ona erakusten du indarrarekin, neurritasunez eta soseguz, barkamena, damutasuna eta eskuzabaltasunari buruz berba egiten duen istoriora honen pisu emozionala azaltzeko.

Zuzendaria: Iciar Bollain
Aktoreak: Blanca Portillo, Luis Tosar, Urko Olazabal, María Cerezuela

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak