Filmak Canneseko Zinemaldiko sari nagusia eskuratu zuen eta orain, Donostian dago beste zinemaldietan sariak edo arrakasta lortu izan duten filmen artean.
Beharrean bizi den familia bateko semea familia aberats baten etxean lanean sartzen da. Barruan dela, etxean lan egiten duten guztiak kaleratuak izatea lortzen du dira eta horien ordez bere ama, aita eta alaba sartu.
Parasite komedia makabroa da. Familiak egin beharko dituen trikimailuak konplikatuz joango dira. Etxeko geletatik irten, sartu, ezkutatu… egin beharko dute, jabeek bere ibileraz ez ohartzeko. Joko horrek momentu benetan dibertigarriak ikusteko aukera ematen ditu. Izugarria da zuzendariak planoaren konposizioarekin jokatzeko duen ahalmena eta muntaiak eszenei ematen dizkion jariakortasuna.
Hasierako partea oso dotorea da. Komedia oso dibertigarria da. Jokoan pertsonaia gehiago parte hartzen dutenean pertsonaiak egoerengatik gaindituta sentituko dira euren erreakzioetan neurria galdu arte. Batez ere, bukaerako zatian, hor, Koreako zineman ohi den bezala, umorea belztuz joango da, dena hankaz gora jarriaz.
Parasitek gizartean mailen artean dauden diferentziak erakusten ditu. Aberatsak ez dira ezertaz arduratzen. Beste mailak euren zerbitzurako daude. Eta beharrean daudenak, edozer gauza egiteko kapaz izango dira aurrera jarraitu ahal izateko. Filmaren mezua zerbait gogoratzen du Claude Chabrolen eginiko La ceremonia. Bi filmak pozoia daramate. Formak aldiz, oso desberdinak dira. Chabrolena dramatikoagoa, zorrotzagoa eta konkretuagoa; Bong Joon-jorena askoz bitxiagoa eta zaratatsuagoa.