Bakea egiteko gosea

Erabiltzailearen aurpegia Anaje Narbaiza 2024ko urt. 12a, 00:00

Ez dago ulertzerik munduko agintarien eskutik egun gertatzen ari den zurikeria.

Duela 75 urte, juduek nazien eskutik sufritu zuten sekulako genozidioa. Gerra galdu ostean, mundu guztiak Hitler egin du gertatutakoaren errudun eta 2000. urtean Alemaniak jakin zuen barkamena eskatzen juduen aurrean.

Baina 2023ra iritsi gara, eta nork esango Netanyahu judu sionistak hartu duela haren txanda genozida askoren artean lehen ilara eskuratzeko. Izan ere, herri juduari egin ziotena orain hura burutzen ari da, are bortitzago, palestinar herriaren aurka. Baina ulertezina da Alemaniak –eta Austria– ikusita zer gertatzen ari den babestu egiten duela genozidio berri hau, eta, zalantza barik, Israelgo Gobernuak daraman erailketa indiskriminatuaren aurrean ez duela babesa erretiratzen. Badirudi Alemaniak kontzientzia arazoak dauzkala bere egunean gertatutakoagatik, baina, akaso, pentsatzen du hemendik 50 urtera barkamena eskatuta egungo palestinarren sufrimendua gutxituko duela? Zoritxarrez, ez da munduan dugun konflikto bakarra: Sahara, Hego Sudan, Irak, Libano, Nigeria, Siria, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kamerun, Yemen, Ukraina, Somalia, Burkina Faso, Myanmar, Etiopia… Batek daki zenbat. Baina zergatik horrenbeste konflikto? Ez da, horraitio, kontzientzia arazoa, ez horixe, interes ekonomikoena baino. Azkenean, armen industriak agintzen du eta Ameriketako Estatu Batuak eta Europa mendebaldea –tartean, Estatua– eskutik doaz konfliktoak sustatzen industria armamentistaren kontura aberastu eta progresoa-ren izenean, beraien intereseko teknologietan berrinbertitzeko. 

Ganaduari pentsua bezala, egunero interesatzen zaien konfliktoa azaltzen digute: duela urtebete, Ukrainakoa; orain, Gazakoa; bihar… Aukeratzeko daukate, baina ez dute konponbideez hitz egiten, lotsagarri geratzen direlako. Gerra egiteko goseaz asko dakigu, baina orain, bakea egiteko gosea daukagu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak