Yang Liu egilearena don; bera izatez pekindarra don, 13 urterekin Alemaniara joan zonan bere familiarekin eta 13 urte geroago New Yorkera; orduan bururatu jakonan irudi-liburu hau egitea. Liburua ireki nebanean, sorpresa handia hartu najonan; izan ere, irudien bidez azaltzen jittun europarren eta txinatarren arteko ezberdintasunak gai askoren inguruan: jatorduak, kontaktuak, dirua, eguzkia, mugikortasuna…. Europarrenak urdinaren gainean eta ezkerraldean jaren azalduta eta txinatarrenak, berriz, gorriz eta eskuinaldean. Hitzekin ezingo zittunan horren garbi azaldu kultura bien artean dauden ezberdintasunak. Baina modu berean erakutsi jostan badirela kulturen artean ikasteko aukera ezin hobeak; horretarako, arreta piztu dosten bi adibide: lehenengoa, txinatarrek berrikuntza pertsona bakoitzaren esku dagoela sentitzen jone eta europarrok, berriz, berrikuntza urrutiago sentitzen jonau, beste norbaiten esku egongo balitzon bezala. Eta bigarrena, txinatarrek etorri berria txertatu egiten jone taldean eta europarrek, berriz, taldetik kanpora lagatzen jonau, ez jotzanau lekurik egiten gure gizartean.
Egun mundua horren bizkor doianian, beharko hurbildu txinatarrek daben pertzepziora eta gure egin gutariko bakoitzean dagoela berrikuntza eta ez dela izen handiko zientifikoa izan behar berrikuntzari ekiteko. Zer esanik ez etorri berriaren inguruan dogun portaeraz; gure gurasoak bizitzan behin joan zittunan Madrilera, kristoren bidaia balitz bezala. Egun ostera gerrak, lapurretak, eguraldiak edo bestelako arrazoiak eraginda milaka joan-etorri jaren eta mundua txiki-txikia geratu jakun. Pentsa honek zelako aukera ematen doskun hurbiltzen diren kulturek dakartenik edateko.