Bazirudien bideo joku batean giñela, zeiñek pizti gaizto gehixago lehertu. Baiña, zoritxarrez, pertsona errealen arteko gerria zan.
Hiroshima eta Nagasaki atzian geratu dira eta orain, armada amerikarrak drone txikiñak erabiltzen dittu etsaitzat dittuen pertsonen buruak leherrarazteko. Dronearekin burua lehertu eta gorputza, blaust, lurrera jausten da patata-sakua balitz bezala.
Ez dago kontra egitterik, alperrik, armarik onena eskuan euki, ezin asmatu zein laiñoren atzian gordetzen dan drone txikiña.
Oin arte, oiñezko normalak, gerran gertatzen diren izugarrikerixekin, konsziente izan gara, bonbak, suntsiketa kimikuak, edozein motatako bortizkerixak, fusilamenduak…
Baiña geroz eta gehixago ikusten dihardugu munduko bazter askotan gertatzen diren hilketa masibuak: Norvegia, Belgika, Finlandia... baiña guztien aurretik doiazenak Estatu Batuak dira; 2013tik hona 291 tiroketa egon dira bertako eskoletan. Eta guzti honetan benetan larritzekua da azkenaldixan tiroketaren egilliek bideuan jasotzen dittuztela; ikaratu giñen Floridako Parkland eskolako tiroketan egilliak eginddako grabaziñuakin, eta oraintxe bertan Zeelanda Berrian gertatutako tiroketaren egilliak grabatutako bideuakin.
Badirudi errealitatiaren eta bideo jokuen arteko birtualtasuna ez dittugula desberdintzen eta mundu fiktizio baten bizi garela.
Horren aurrean zer egitterik dogun be ez dakigu. Badakigu teknologixak berak dakarren erosotasunari ezin dotzagula plantorik egin.
Baiña ikuspegi etikotik, teknologiak mundu erreala ikusten lagundu bihar dosku; bestela, itsutuko gara eta amaittuko dugu amerikarrak bezelaxe, ISISeko etsaien buruak lehertzen dittuztenian "bye-bye" krudel batez agurtuz.