Urrutikua gertu

Erabiltzailearen aurpegia Anaje Narbaiza 2016ko api. 29a, 00:00

Bertsolaritzak erakusten dosku bat-batekotasunak izan daben garrantzixa gure nekazari kultura transmititzeko garaixan.

Donostia 2016 eta Mintzola ahozko lantegixak antolatuta, Europa bat-batean ekimenak argi lagatzen dau ez dagoela horrenbesteko aldia munduko beste herrialde batzuk egitten dabenarekin. 

Danek hitza oiñarri hartuta era askotako bertsuak osatzen dittuzte, doiñu eta musika ezberdiñez jantzitta. 

Katalanak glosarixak dira eta musikakin lagunduta bertsoak botatzen dittuzte; normalian, musika errepikatuz bertsua laguntzen dabe. Egixa esan, oso gertukua edo ezaguna egitten jakun eurak entzutia, nahiz aurretik sekula entzun barik egon. Eskertu giñuan itzulpena, baiña barik be musika ezaguna egitten jakun eta katalanez zenbait berba be ez jakuzen arrotzak egitten. 

Ondoren, Sardiniako kantadoriak hartu zeben txandia, haura izan zan sorpresia, euren kulturan horren berezixak diren kultura nuragikuetako, nuragien barrenetik zuzenian etorri balira bezela entzun giñutzen bertsuak eta oillo narrua atara zoskuen bi lagunek osatutako bikotiaren urruma luze eta sakonak, kantu arkaikua benetan, oso urrutitik zetorrena, baiña ahotsaren bidez hondoraino sartzen zana. 

Eta azkenik, Turkiarekin daben arazo politikuak dirala eta, Kurdistanetik ezin eta Alemaniatik zetorren dengbêj kurdua; kasu honetan, bertso jarriak abestu zittuen musikaz lagunduta, oso sentsaziño bitxia izan giñuan; oso hitz arrotzak eta, zer esanik ez, doiñuak, oso urrutikuak, ziharo ezezagunak, baiña kantatzeko era… ez zan ez ezezaguna, tristura nabarixa zan bere kantuetan. Ondoren, saiuan zihar elkarrekin kantatuz herri ezberdiñen arteko kulturak nahasi ziranian izugarrizko solidaritatia sentittu giñuan. Oin arte, bertsuen mundua gertukuaz disfrutatzeko baliatu dogu, eta, aurrerantzian, urrutikua gertu sentitzeko baliatu geinke, bertsolaritzari dimentsiño berri bat emonez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak