Iparraldian ikasitta

Erabiltzailearen aurpegia Anaje Narbaiza 2014ko mar. 7a, 00:00

Mugia ezarri nahixan hasi zien 1659xan, XVII. mendian, eta 200 urte geruago Baionako tratauak, 1860 inguruan, egun ezagutzen dittugun mugak ezarri zittuan.

Europan 1995ean Schengeneko hitzarmenari esker mugak desagertu behar zeben. Urteak pasa dira, bai, baiña ez jat pentsatzen Hegoaldetik jende uholde haundirik joaten garenik Iparraldera, oporrak pasatzera, edo egun-pasan, Eiheralarre, Senperera edo Larraiñera…

Pena hartzen dot estatuek sasoe batean jarri zittuzten mugak guri esker inddarrian jarraitzen dabelako. Goazen, ba, Europako eskumak berriro mugak inddarrian jarri aurretik Euskal Herri osua erakustera. 

Gaiñera, Iparraldiari aitortu bihar dotzagu eraiki daben nekazaritza iraunkorra, lurraren eta produkziñuaren arteko oreka, etengabe iraunarazixaz. Nekazaritza lana gizarteari zerbitzu modura hartzen dabe, berba gutxi, baiña teorixak praktikan ipinitta ikusi leizke. Guk, aldiz, teorixak polittak, baiña ezin pasau praktikara! 1.000 behi-buru ukuillu batian sartuta, iraunkortasunian oiñarritzen ez dan ereduari jarraittuta.

 Zalantza barik, biziraupenetik sortuak die hango bizimodua eta sortzen dien millaka giza ekimen. Ageri-agerixan mantentzen dabe euskal senaren funtsa, Iparralde guztian, maskaradak, pastoralak, kabalkadak, Xiru jaialdia, antzerkia... urtero antolatzen dienian. Hau suertia daukaguna! Taula gaiñean ikusten dienak baiño gehixago, herrittarrak adierazten daben emoziñuak ikustiagatik bakarrik joatia merezi dau. 

Buruan dogun muga hori indargabetzen dogunian sekulako aukeria dogu gure harremana Euskal Herriko paraje ezezagunetara bideratzeko, eta hain gertu dagoen Iparraldia hobeto ezagutzeko gomitta egitten dotzuet. Ahazteke! Ez egizue pentsau, behintzat, frantsesa behar dozuenik, gure euskeriakin be samur moldatzerik dago eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak