"Eztabaida politta, aurreraka goiatz!"

Erabiltzailearen aurpegia

Betik pentsatu izan dut sekulako alperkerixia dela norberak lurrera botatzen dittuan zaborrak...

... batzeko iñor atzetik ibili bihar izatia. Ohittuta gare paperontzietan baiño gehixau, kaletan, paperak, zigarro mutxikinak eta bestelakoak ikusten. Zer esanik ez mendira irten eta edozein bazterretan plastikoak, botilak, kartutxo azalak… ikusten ohittu gara. Egixa da asko aurreratu dogula; izan be, 30 urte dala, zaborra zuzenian errekara botatzen giñuan eta orain iñori ez jaku horrelakorik burutik pasatzen. 

Aurreko batian Bergaran atez atekoaren inguruan egin zan aurkezpenera joan nintzenean konturatu nintzan aukeria daukagula %80 birziklatzeko, eta "gure" esku dagoela. Iñoren premiarik izateke. Egixa da gaurko sistema erosoagoa dela, baiña erosotasunak albo batera laga eta helburua lortzen badogu, ez dogu errauskailu handirik egin beharrik izango, kontuan izanda, gaiñera, zazpi urte barru europar ildoak debekatu egingo dituztela errauskailuak erabiltzia banatu gabeko hondakinak erretzeko. Bakarrik baimenduko dittuzte errauskailu txikixak gerakiñak erretzeko.

Edozein modutan, ardura handixa dago atez atekoarekin hasteko, ontziak txikiak direla, zintzilikarioetan jartzeko pertsona edadetuak zailtasunak izango dittuztela eta hondakiñak ondo banatzeko dugun ikasi beharra… arazoak sortuko dira seguru. Halere, konpontzeko modukoak direla dirudite. 

Gizartearen hurrengo saltotxoaren aurrean garela iritzita nago; seguru, hurrengo belaunaldixak orain horrenbeste traba sortzen daben, zaborra ondo banatu eta ordu jakin batzuetan ateratzeak ez dabela inongo arazorik sortzen, barneratuta izango dabelako "bakoitza dela sortzen daben zaborraren jabe eta jabea den neurrixan ondo kudeatu behar duela" gure lurraren iraunkortasuna bermatzeko. 

--------------------

Anaje Narbaiza

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.