"Aintzane Oiarbideri erantzuna"

Erabiltzailearen aurpegia Ander Lizarralde Lizarralde 2012ko uzt. 20a, 02:00

Zure azken artikuluan berriz ere Bilduren hondakinen kudeaketaren kontra jo duzu, Aintzane.

Eta, era berean, EAJ-PP-PSOEk Juan Karlos Alduntzin kargutik botatzea justifikatu eta txalotu duzu. 

EAJk, PP eta PSOErekin bat eginik, Juan Karlos Alduntzin ingurumen diputatua kargutik bota du. Honen aurrean EH Bilduk Donostian manifestazioa egiteko deialdia egin zuen kartel bidez. Zuk, Aintzane, gogor kritikatu dituzu kartel horiek. "Diana besterik ez zaie falta aurpegi hauei garai ilun haiek gogora ekartzeko". Hain larria iruditzen al zaizu Gipuzkoan zehar kartel batzuk jartzea? Zergatik sartzen duzu hor dianaren kontua hain modu zitalean? Beste bideak agortzean maniobra kriminalizatzaile eta biktimistak aktibatu behar... Garai ilunetan bezala, Aintzane.

Hondakinei dagokienez bi joera politiko nagusitu dira Gipuzkoan:

Errausketaren kontrako joera: Bildu, ELA, LAB, CCOO, Ezker Abertzalea, Aralar, Ezker Anitza, Greenpeace, Eguzki, Zero Zabor taldeak... Beren politika: 1) Europan (Italian, Alemanian, Flandrian, Austrian…) etxeko hondakinak jasotzeko ezagutzen den sistemarik efiziente eta aurreratuena (%70-90eko gaikako bilketa bermatzen digun atez atekoa) gure lurraldean martxan jartzearen aldeko apustua egin dute. 2) Errauskailurik gabeko Gipuzkoa baten aldeko apustua egin dute alternatibak mahai gainean jarriz.

Joera errauskailuzalea: EAJ-PP-PSOE, El Diario Vasco, zementu enpresak eta atez atekoaren kontrako sinadura biltzaileak. Beren politika: 1) Ez birziklatzearen aldeko apustua egin dute, bestela ez zuten Zubietako errauskailua 260.000 tona hondakin erretzeko diseinatuko (Gipuzkoan sortzen den zaborraren %60 inguru); 2) Gipuzkoarron osasuna dioxinaz, bifenilo polikloratuz, naftalenoz, bentzeno kloratuz, nanopartikulaz, plomoz, kadmioz eta merkurioz kutsatzearen aldeko apustua egin dute; 3) Ingurumena errauts toxikoz pozoitzearen aldeko apustua egin dute; 4) Berriz produkzio zikloan sartu litezkeen hondakinak erre eta deuseztatzearen aldeko apustua egin dute; 5) Herritarren dirua enpresa pribatuei entregatu diete (400.000.000 euro kostako da Zubietako errauskailua, IVA eta interesak kontuan hartu gabe). Hondakinen bizkar negozio borobilak egiten dituzten enpresa multinazionalei alfonbra gorria jartzearen aldeko apustua egin dute.

--------------------

Ander Lizarralde Lizarralde

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak