Gurasook, altxa dezagun burua!

Erabiltzailearen aurpegia Ane Lur Garin Ibabe 2023ko abe. 9a, 00:00

Gure ustetan, azken 20 urteetan testuinguruak ez du horrenbeste aldatu gure umeak kaleetan euren kabuz une oro lokalizaziorik gabe ibili ahal ez izateko adina.

Galdu izan diren umeen kasuen faltan, bai bizi izan ditugu gaztetxoen artean elkarbanatuak izan diren bideoen ondoriozko bullying egoerak, bat-bateko umore aldaketek eragindako gaitzak edota emakumeen gainean jasandako sexu indarkeriaren inguruko edukiak jasotzeko aukera handiak.

Gure seme-alaben segurtasuna edota taldeko berezitxoa ez bihurtzea bermatuko dugulakoan ematen diegu smartphonea etxeko txikienei. Baina asko gara gailu hori garapen prozesuan dauden umeei ematea zalantzan jartzen dugunok. Eta baditugu gure arrazoiak; izan ere, heziketarako nahitaezkoak diren ikasketa prozesu asko galtzen dira bidean eta sarri galdetzen diogu gure buruari kalte-ordaina altuegia ez ote den.

Jakitunek diote behin telefonoa emanda ez dagoela atzera bueltarik. Hori horrela bada, zergatik ez haien gomendioak jarraitu eta bidea hobetzen saiatu? Mugikorrek eskaintzen dituzten abantailak ugariak direla ukatu gabe, horiek iritsiko direla sinesten dugu. Baina garrantzitsua deritzogu gure seme-alabak arazoen ebazpenetan mugikor barik ere konpetente izateari, aspertzen ikasteari, taldeko kide izateko beste baliabide batzuk izateari, beldurra kudeatzen jakiteari eta guraso bezala konfiantza ematen ikasteari, besteak beste.

Horretarako, guztiok erabilera egokia emateko neurriak zeintzuk diren ohartaraztea eta komunikatzea ezinbestekoa da. Eta, horren harira, herritarrok elkarrekin, guztion konpromisotik, herri mailan umeei segurtasuna bermatzeko bideak eraikitzea aldarrikatzen dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak