Espazio askotan errepikatu den gogoeta da, beharbada bizilagunen arteko harremanak ez direla uste dugun bezain sendoak. Norbere etxean panorama latza dagoenean, besteen aurrean zaurgarri agertzea ez da batere erraza. Eta hori ere osasuna da, osasuna ere bada norbere egoera sozialak nola eragiten dion gorputzari: harreman sareak, etxebizitza-lan-zerbitzu duinerako aukera, paperak edo kontratua izatea, kontsumo eta elikadura eredua… Mugimenduan antolatuta eta desira askori helduta harrapa gaitzala datorrenak. Bukatzeko: dena baikor ikusteak, polizia lana egiteak eta egoera hau erromantizatzeak osasunean ez du batere laguntzen, benetan.