750 urteren ertzak

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Narbaiza Irizar 2018ko aza. 25a, 00:00

Urteurren borobilarekin gora eta behera gabiltza aurten. Herriko historiari garrantzia eman izan diot nik ere, dokumentu zaharrak begiratu eta aitona-amonen altzoan kontu kontari aritzea gustatu izan zait.

Baina, iraganaz zer kontatu eta kontatzen ez dugunaren inguruan kezkatuta nago azkenaldian, eta hor galderak: eskola materialetan, kale-izenetan, Wikipedian edo turismo gidetan, gizonezkoak izan behar al dira protagonista bakarrak? Beste lurralde batzuen konkista eta genozidioa bultzatu zuten pertsonaiak, herrian monolito batean gogoratzeko modukoak al dira? Noren begiradatik eta zer berreskuratu nahi dugu iraganetik?

Ospakizunetan mozkortu baino lehen, has gaitezen memoria berrikusten, pertsona/kolektibo ikusezinen esperientziak errekonozitzen eta espazio publikoan gogoratzen. Herritar xume, emakume, langile, baserritar, etorkin edota herri mugimenduei ere herriko historian leku bat dagokigula uste dut. Dagoeneko, heroi eta jauntxoez aspertuta gaude; gure birramamen iragana ezagutu nahi dugu, haien bizimodua, ukenduak, minak eta borrokak ere gogoratu nahi ditugu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak