Txertoa eskaintzen zaie 65 urtetik gorakoei eta gaixotasun kronikoak edo larriak dituztenei.
Zoritxarrez, horietako milaka ari dira lanean oraintxe bertan, eta hobe lukete etxean egongo balira. Izan ere, eurentzat koronabirusa askoz arriskutsuagoa izan daiteke.
Halere, lanean ari dira. Ez da hartu inolako neurririk horiek babesteko. Gure senideak, gure auzotarrak, gure herritarrak.
Osakidetzara etorriko da baten bat, estu eta larri, baina horrek osasun sistema publikoa kolapsatuko du. Gainera, asko ez dira etorriko, eta ez zaie , beraz, bajarik emango.
Horri ekitate-eza deitzen zaio, zer eta oinarrizko eskubidea den osasunaren arloan.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak egoera horri aurrea hartu behar diote, Dekretu, Agindu edo delakoaren bitartez.
Gaixo kroniko guztiak etxera, soldata osoa jaso dezatela (%100) eta lanerako ezintasuna enpresek kudea dezatela, ez leporaino gauden familia medikuok. Egoera larria bizi dugulako.
Baja gaixo guztientzat, osasuna guztiontzat, berdintasunean.