Atzeko kalea oinezkoendako

Izenburuak dioen bezala, idatzi hau sinatzen dugun bizilagunok gai honetaz gure ikuspegia azaldu gura genuke.

Oso pozik gaude, azkenean, gure kalearen oinezkoendako obrak burutu izanagatik. Are gehiago, uste dugu obra hori, Kale Barrian egin zen moduan, kale guztia goitik behera hartuta egin behar izan zela bere garaian. 

2011. urtean Atzeko kaleko zati bat bakarrik oinezkoendako jarri zenean, penatuta geratu ginen; izan ere, erabaki horrek zekarren:

1. Goizeko ordu txikietan kamioi handien zaratak jasan beharra.

2. Goizeko 6ak inguruan karretilen burrunbak entzun beharra.

3. Egunez, kamioi eta furgonetak behebarru aurrean, sarrera blokeatuz, etxetik irten ezinik geratu izan gara, istripu arriskupean. 

4. Kamioiek balkoiak eta erregistro kaxak aurretik eroatea. Losak eta sarrerako harriak apurtzea.

Lehenengo eta bigarren puntuak konponduta geratu ziren, orain Udalean Gobernu arduretan daudenei eskaera eginda. 

Baina beste edozein herritar bezala ere, hausnarketa egin gurako genuke:

Zein arrazoi zegoen zati hori oinezkoendako ez jartzeko? Ze, hain justu, zati horretan daude Atzeko kaleko etxe eta jauregi dotoreenak: Lukasena, Lazarraga monumentu multzoa, Don Pedruena eta Zesterixako etxea. 

Ez zegoen aktibitaterik oinezkoendako jarri zen lehenengo zatian? Bi okindegi, bi denda, ile-apaindegi bat eta lau taberna… Ez dugu ikusten zentzuzko arrazoirik.

Aldaketek, batzuetan, ezinegona sortzen dute, eta ohitura batzuk aldatu beharra ere bai. Eta, honen ondorioz, lehiakortasun ikuspuntutik hobetzeko aukerak ere sortzen dira. 

Guztion ardura da, inolako bereizketa barik, dendari, industria eta ostalarien jarduera eta bizilagun guztien eskubideak bermatzea; hau da, bizimodu normala eta atseden duina izatea, edozein oñatiarrek bezala.

----------

Ana Mari Markuleta Ruiz de Munain

(Atzeko kalea 1eko 4 familia, 2-4, 3, 3 A-ko 2 familia eta 6. zenbakikoak)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak