Herrian egin diren pintaketen harira, Andramanuelak-en oharra

Pintaketa ugari egin dira azken asteotan herrian, zenbait eremu eta jabetza kaltetuz, eta hori bera salatu nahiko genuke lehenbizi. Herria guztiona den heinean, zaindu beharrekoa da.

Dena den, pintaketen edukian jarri nahiko genuke arreta. Irudi horien margoketa ez baita kasualitatea. Bai, zakilak dira gehienak. Baina zerk garamatza horretara?

Falozentrismoak adiera bat baino gehiago izan ditzake, baina bada nabarmen azaleratzen den bat: zakila erdigunean jarrita, gizartearen ordenan nagusi izateko nahia. Gizontasunaren adierazlea. Hori da errepresentatzen duen puntuetako bat, egungo gizartean oraindik ere, eta tamalez, egon badagoena.

Espazio publikoak pribatizatu egiten dira, gizontasun horretatik okupatu, irudi bakar batek gaitasun hori ere izan dezakeelako. Baina errotik egin behar da aldaketa.

Norberarengandik hasi, eta onar ditzagun gure gorputzak, hitz egin dezagun gure gorputzei buruz, eta gorputzetatik. Guztiontzako lekua dagoelako, egon beharko lukeelako. Egin ditzagun espazioak ere gure.

Herri feminista eraikitzen jarraituko dugu, feminismoa ez delako zerrendetan egon behar duen balioetako bat, egunerokoan halabeharrezkoa baizik.

----------

Amaia Ramirez de Okariz

Andramanuelak taldea

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak