Filosofia horrekin, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak (Eusko Jaurlaritza) Euskadi Lagunkoia ekimena jarri zuen abian orain hamar urte, Matia Fundazioaren bidez. Haren jardunbidean, eraldaketarako, zortzi arlo zehaztu dira: aire zabaleko lekuak eta eraikinak, garraioa, etxebizitza, parte-hartzea eta gizarte-sarea, errespetua, herritarren parte-hartzea eta enplegua, komunikazioa eta informazioa, gizarte- eta osasun-zerbitzuak. Udalerri lagunkoietan, politikak, zerbitzuak, inguruneak eta egiturak, pertsonen zahartze aktiboa –eta autonomoa– babestuta eta erraztuta, gune inklusiboak eta irisgarriak eratuz doaz.
Euskadi Lagunkoira 70 udalerri batu dira –Araban 18, Bizkaian 27, Gipuzkoan 25–. Oñati, ez. Noizko Oñati Lagunkoia?